Arabako Parke Teknologikoan kokatutako enpresek, etengabe hobetzen eta gaurkotzen ari diren zerbitzuak ditu eskura:


Autobus zerbitzuak (Gasteiz-PTA)
Arabako Teknologi Parkeak azpikontratatutako autobus zerbitzu berezia du, berariazko bi ibilbide eta ordutegiekin, Parkeko langileak Vitoria-Gasteiztik Parkera eta Parketik Vitoria-Gasteizera garraiatzeko. [+ info]



Autobus zerbitzuak (Bilbo-PTA)
Teknologi Parkeko langileen eratutako “Batea” elkarteak antolatutako autobus zerbitzua dago Bilbo eta Arabako Teknologi Parkea lotzen dituena. 27tik 31ra ABENDUAN ETA UZTAILAN ETA ABUZTUAN EZ DAGO AUTOBUS ZEBITZURIK.



Ostalaritza zerbitzua
Arabako Teknologia Parkeak jantoki zerbitzu zaindua du, kafetegi eta jatetxe batekin, bertan eguneko menua, self-service edota karta aukera daitekeelarik. Era berean kokatilak, luntxak eta hamaiketakoak antolatzeko aukera eskaintzen du, baita eskaerak enpresara bertara eramateko aukera ere. Zerbitzu hau Bar-Resturante Mhumm enpresak ematen du.



Mantentze zerbitzua
Teknologi Parkearen eraikinetan edota urbanizazioan edonolako mantentze-zerbitzua eskatzeko enpresek erabili behar duten bidea da. Eskaera guztiak idatziz igorri behar dira, fax bidez edota posta elektronikoz, zerbitzua zuzen eskaintzen dela bermatzeko.



Zaintza zerbitzua
Arabako Teknologi Parkeak segurtasun eta zaintza zerbitzua du eguneko 24 orduetan; kanpoaldeko segurtasunaz eta Parkearen jabegokoak diren eraikuntzen sarbideen kontrolaz arduratzen da. Guzti hau, eraikin nagusiko kontrol-gunetik egiten da punta puntako teknologiadun tresnen bidez.



Erreprografia zerbitzua
E-5 eraikinean “Reprografía Zalu” enpresak besteak beste reprografia, fotokopia, bulegoko materiale eta koadernaketa zerbitzu eskeintzen dizkie Parkean kokatutako enpresei.



Posta eta telegrafo zerbitzua
E-4 eraikinaren behe-aldean posta-bulegoa dago; posta zerbitzu guztiak eskaintzen dira bertan 09:15-10:00 bitartean.



Telekomunikazioetako Azpiegitura Aurreratuen Zerbitzua
Arabako Teknologi Parkeak telekomunikazioko azpiegiturarik aurreratuenak jartzen ditu enpresen eskura. Zuntz optikodun bertako sarea du, beste sare batzuetara sarbide zuzena duena; honi esker Euskadiko Parkeen artean konexio telematikoa egin daiteke, baita beste enpresa teknologiko edota ikerketa zentro batzuekin ere.
Interneterako WIFI hari-gabeko sarea du, I2Bask sare akademikoan eta IRIS Sarean ere sartuta dago Parkea; honi esker Parkeak berak eta bertan kokatutako enpresa zein ikerketa zentroek banda zabaleko komunikazio sareetarako sarbidea dute:



Kutxazain automatikoen zerbitzua
Parkeko Jatetxetik eta Erakusketa Aretotik gertu, Vital Kutxaren kutxazain automatikoa dago, 6000 Sareari lotutakoa.


