CSS Apaingarria
CSS Apaingarria
CSS Apaingarria

I+G+Bren sustapena

Arabako Teknologi Parkea erreferentziazko eremua da Euskadiko Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzaren alorrean; inbertsioen %10etik gora I+G+b-ra zuzentzen dizuten enpresa-berritzaileen konzentrazio handia du, baita erkidego zientifiko-teknologiko aipagarria ere, 2.000 ikerlari inguru biltzen dituena Zentro Teknologiko, Unibertsitateko Sail, Enpresetako I+G unitate eta Ikerketa eta Garapenaren koordinazio-eragileetan.

Era berean, Arabako Teknologi Parkeko kudeaketa-sozietateak I+G+b-ren sustapen aktiboa egiten du bere eremuan, hainbat jardueren bidez: enpresen arteko harremanak eta lankidetza sortu, teknologia eta ezagutzaren transferentzia sustatu, teknologia eta berrikuntzaren kultura hedatu, enpresetako jarduera ekintzaileak eta oinarri teknologikodun enpresa berrien sorrera babestu, eta enpresen I+G proiektuetarako laguntzak kudeatu.

Azken finean, ekoizpen-jardueraren berritze eta dibertsifikaziorako ezinbesteko egitura bilakatu da Arabako Teknologi Parkea, egitasmo teknologikoak kokatzeko beharrezko euskarriak eskainiz eta lurraldearen garapen ekonomikoari eta teknologia aurrerapenari bultzada emanaz.

CSS Apaingarria
Arabako Teknologi Parkea
Lumiere Anaiak, 11
01510 - Minao - Araba
(+34) 945 01 00 55
(+34) 945 29 80 34
ptalava@pt-alava.es
Euskadi: Goza Ezazu!
XHTML  CSS
CSS Apaingarria