CSS Apaingarria
CSS Apaingarria
CSS Apaingarria

I+G+b egitasmoak

Arabako Teknologi Parkeak berezko proiektu anitzetan parte hartzen du eta beste agente teknologiko batzuekin lankidetzan dihardu jarduera berriak garatzeko, teknologiaren eta ezagutzaren transferentzia, zein agenteen arteko lankidetza sustatzeko, betiere berrikuntza bultzatuz. Aipatutako proiektuen artean, hauek nabarmentzen dira:

  • “Infobusiness Consolida”: Parke Teknologikoetan kokatutako Informazio Gizarteko trakzio-enpresen eta ETEn arteko lankidetza proiektuak hasi eta garatzeko babesa.
  • “Demantic”: Informazio Gizarteko Plataforma Teknologikoa, Parke Zientifiko eta Teknologikoetan kokatutako IKT enpresen I+G+b proiektuen sustapen eta bitartekaritzarako.
  • “Transferentzia teknologikoaren Sarea”: Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioarekin hitzarmena Teknologi Parkeetan kokatutako enpresen artean transferentzia teknologikoaren sarea sendotzeko.
  • “Laguntza teknikoa bertatik bertara”: Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioarekin hitzarmena Parkeei aholkularitza teknikoa eskaintzeko sorrera fasean.

I+G Proiektuen laguntza kudeaketa

Arabako Teknologi Parkeak laguntza instituzionalen erakunde kudeatzaile gisa lan egiten du garapen teknologiko edo ezarpen proiektuetan, edota bertan kokatutako erakunde zientifiko-teknologikoen azpiegiturak eta I+G+B ekipamenduen hobekuntza proiektuetan, honako programa hauen bidez:

* ACTEPARQ - Zientzia eta Teknologia Parkeetan jarduera zientifiko eta teknologikoetarako azpiprograma nazionala, I+G+B Plan Nazionalaren baitan (2008-2011)
* Ikerketa Aplikatuko Proiektuen Egitasmo Nazionala, I+G+B Plan Nazionalaren baitan (2008-2011)

2005.urtetik Parkeak 70 milioi eurotik gora kudeatu ditu, bertan kokatutako enpresa edo ikerketa zentruen 50etik gora I+G+B proiektuetarako.

CSS Apaingarria
Arabako Teknologi Parkea
Lumiere Anaiak, 11
01510 - Minao - Araba
(+34) 945 01 00 55
(+34) 945 29 80 34
ptalava@pt-alava.es
Euskadi: Goza Ezazu!
XHTML  CSS
CSS Apaingarria