CSS Apaingarria
CSS Apaingarria
CSS Apaingarria

Informazio Legala

Web orrialde hau Arabako Teknologi Elkartegia, S.A.rena da (aurrerantzean “ATE”), Arabako Merkataritza erregistroan inskribatutakoa, liburukia 543, liburua -, sekzio orokorra, folioa 147, orria VI-2.228 zk. - I.F.K. A01128974, egoitza soziala izanik Lumiere Anaiak, 11, 01510, Minao (Araba).

Datuen babesa

ATEren orrialde edo zerbitzuetara sartzeko datu pertsonalen bat jaso behar denean, jakin bedi, haiek konpainia honen fitxategi informatizatu batean sartuko direla eta Datu Pertsonalen Babesaren arloan indarrean dagoen araudiak agindutakoa eta gainerako arauek diotena beteko dela.

Bezeroak berariaz uzten dio ATEri, ematen dizkionean, bere jabetzapeko fitxategi informatizatu batean sartzeko, bezeroen zerrenda kudeatzeko, zerbitzua hobeto emateko, eta dagokionean, ATEk antolatutako edo honek parte hartzen duen ekitaldien berri interesgarriak bidaltzeko.

Interesdunak intereseko informazio horiek e-postaz jasotzeari utzi nahi dionean, e-postaz jakinarazi beharko dio ATEri.

ATEk konpromisoa hartzen du datu pertsonalak isilpean gordetzeko eta jasotzeko, eta behar diren neurriak hartuko ditu alda ez daitezen, gal, tratatu edo erabil ez daitezen baimenik gabe, beti ere teknologia zainduta.

Fitxategiaren arduradun bakarra denez, ATEk konpromisoa hartzen du han dauden datuak sekretuan edukitzeko, gai honetan ezartzen den legeriaren arabera, eta bezeroak sartu, zuzendu eta dagokionean, ezeztatu egin ditzake, e-posta bat bidalita lopd@pt-alava.es helbidera edo idatzizko komunikazioa bidalita helbide honetara: Arabako Teknologi Elkartegia S.A. – Lumiere anaiak,11 01510, Minao (Araba).

Erabiltzeko baldintzak

Webgune honetara sartzea erabiltzaileen ardurapekoa da. Webgune honetara sartzeak ez du esan gura inolako harreman komertzialik ezartzen denik ATEren eta erabiltzailearen artean. Webgune honetara sartu eta nabigatzeak bertan dauden lege ohar, baldintza eta erabilera arauak ezagutzea esan gura du.

Informazioaren gaurkotasuna eta aldaketa

Webgune honetan dagoen informazioa azken eguneratze egunean indarrean zegoena da. ATEk beretzat hartzen du webgune honetako informazioa eguneratu, aldatu edo kentzeko eskubidea, eta mugatu egin dezake edo eragotzi bertara sartzea.

Edukiak

ATEk ahaleginik handiena egiten du webgunean akatsik ager ez dadin eta ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain, agiri inprimatuen eta webgune honetako bertsio elektronikoaren artean egon daitezkeen aldeengatik. Inprimatutako agirian dioena eta webgunean dioena bat ez badatoz, bertsio inprimatua izango da nagusi.

Nabigazioa, sarbidea eta segurtasuna

Webgune honetara sartu eta nabigatzeak bertan dauden lege ohar, baldintza eta erabilera arauak ezagutzea esan gura du. ATEk ahaleginik handiena egiten du nabigazioa modurik egokienean egin dadin eta bertan gerta daitezkeen eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen. Webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak zuzen erabiltzeko modu bakarra dituen zehaztasun teknikoak ongi betetzea da.

Jabetza Intelektuala eta Industriala

Webgune hau eta bertako edukiak Jabetza Intelektualaren legeek babesten dituzte. Ezin izango dira ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, publikoki komunikatu, laga edo eraldatu. Webgune honetara sartzeak ez die erabiltzaileei eskubiderik ematen, ezta jabetzarik ere, jabetza intelektualaren eskubideetan, webgune honek dauzkan edukietan. Webgune honetako izen komertziala, markak, logoa, produktua eta zerbitzuak legeak babesten ditu. ATEk berea du ekintza judizialak egiteko eskubidea, jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak urratzen edo hausten dituzten erabiltzaileen aurka.

Baldintza Osagarriak

Datuak sartzen dituen erabiltzailea da arduradun bakarra zerbitzuan eman duen informazioaren egiazkotasunari dagokionez, eta baita egin ditzakeen aldaketen egiazkotasunari dagokionez ere.

CSS Apaingarria
Arabako Teknologi Parkea
Lumiere Anaiak, 11
01510 - Minao - Araba
(+34) 945 01 00 55
(+34) 945 29 80 34
ptalava@pt-alava.es
Euskadi: Goza Ezazu!
XHTML  CSS
CSS Apaingarria