COPIT proiektua 2010ean jarri zen abian, hitzarmena sinatu baitzuten Industri, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkarteak (APTE), Enpresa-poligonoen Espainiar Koordinadorak (CEPE), Industria-antolakuntza Eskolak (EOI) eta Berrikuntzarako Enpresa Nazionalak (ENISA).
Proiektuaren xedea da lehiakortasuna hobetzea eta industria- eta teknologia-parkeetako enpresen negozioaren garapena sustatzea, elkarren arteko lankidetza jardueren bidez.
Lankidetza, Enpresa Lankidetzarako Sarearen bidez garatzen da; plataforma honetan Parke Industrial eta Teknologikoetako enpresek beraien eskaintza eta eskaerak argitaratzeko aukera dute eta parkeetako eta kanpoko 4.000tik gora enpresak ikusi ahal izango dituzte.
Araba, Bizkaia eta Donostiako Teknologi Parkeak industria- eta teknologia-parkeen lankidetza programan (COPIT) parte hartzen ari dira Torrelarragoiti enpresa-elkartearekin eta Lizarrako Merindadeko Enpresa-elkarteekin (Laseme) lankidetzan.
COPIT proiektua abiarazi zenetik bi enpresa-topaketa antolatu dira. Lehenengo topaketa urriaren 28an izan zen Torrelarragoti enpresa-elkartearen egoitzan eta bertan izan ziren hiru euskal teknologia-parkeak, Torrelarragoti enpresa-elkartea eta industria-poligono horretako enpresak, Tecnalia korporazioa eta IK4 aliantza.
Bigarren enpresa-topaketa azaroaren 23an egin zen Lizarran eta bertan izan ziren hiru euskal teknologia-parkeak, Lizarrako Merindadeko Enpresa-elkartea (Laseme) eta inguruko enpresak, Tecnalia korporazioa eta IK4 aliantza.

