
Arabako Teknologi Parkea, 2010/07/16

Uztailaren 13an, Datuak Babesteko Lege Organikoa eta hartara egokitzeko tresna praktiko baten aurkezpena egin zen Teknologi Parkean, Parkeak eta Arabako Enpresarien elkarteak antolatuta. DBLO arloan enpresak dituen lege betekizunak (fitxategien inskripzioa, interesdunari informazioa, AZEA eskubideak, zigorrak…) azaltzearekin batera, kasu praktiko bat ere aurkeztu zen, tresna erraz baten bidez DBLOra enpresa bat nola egokitzen den ikusarazteko. Jardunaldian 60 lagun inguruk hartu zuten parte, gehienak Teknologi Parkeko eta inguruetako enpresetako ordezkariak eta oso balorazio ona eman zioten jardunaldiari, hau amaituta egindako inkestaren bidez. Uztailaren 15ean berriz Lan Erreformaren berrikuntza nagusiei buruzko jardunaldia hartu zuen Teknologi Parkeak, lan erreformak dituen berrikuntza nagusiak aztertu eta lan erreforma horiek enpresaren, enpleguaren eta lan harremanen etorkizunean izan ditzaketen eragina azaltzeko. Arabako Teknologi Parkeak eta BSK enpresak antolatutako jardunaldi honetan 30etik gora lagunek hartu zuten parte eta ekitaldiari buruzko balorazio oso positiboa egin zuten partehartzaileek bai antolaketaren aldetik baita edukien aldetik ere.


