CSS Apaingarria
CSS Apaingarria
CSS Apaingarria

Albisteak

CSS Apaingarria

Contador-en proba aurreratuen saioa eta Giro, Epsilon haizearen tunelean

Frantziako Tourra bi bider irabazi duen Alberto Contador-ek, sei orduko proba saio bat egin zuen EPSILONen haizearen tunelean, Giro bere kasko hornitzailearentzat.

EPSILON EUSKADI, 07/07/2010

Contador-en proba aurreratuen saioa eta Giro, Epsilon haizearen tunelean

EPSILON Teknologia Berrikuntzako Guneak, bereziki haizearen tunela instalazioetan, proba aerodinamiko bat ezagutu zuen bertan, txirrindularientzako Giro kasko markarentzako egindakoa; izan ere "Time Trial" kasko iraultzailea prestatu baitute erlojuaren aurkako saioetarako, Frantziako Tourrean 2010ean erabiltzen ari direna. Eginkizun garrantzizko hori bere gain hartu duena Alberto Contador espainiar txirrindularia izan da.

Giro etxeak bere kaskoen probak egiteko EPSILON aukeratu izanaren arrazoia hau da, haizearen tunela instalazio ezin hobea dela “drag” zehazki neurtzeko, hots, aurrera egin ahala aireak egiten dion erresistentzia indarra neurtzeko. Erresistentzia hau murrizteak abiadura handitzen du eta hau da, azken batean, azterketa aerodinamikoaren xedea. Kaskoaren garrantzia, guztiarekiko, % 25 inguru jotzen dute, eta beraz aerodinamika kontuan hartu beharreko eragile garrantzizkoa da.

Mahai birakari berezi bat okasio horretarako eraiki zen, bai bizikleta finkatu eta pedal-kolpe normala egin ahal izateko, eta bai bizikletaren angelua aldatu ahal izateko, txirrindulariari eta kaskoari aireak dion eraso-angelua aldatuz. Azterketa kameran, bi pantaila jarri ziren eta bertan Albertok uneoro ikus zezakeen bizikleta gainean zuen posizioa, behar izanez gero aldatzeko, eta baita beste zenbakizko parametro batzuk ere.

CSS Apaingarria
CSS Apaingarria
Arabako Teknologi Parkea
Lumiere Anaiak, 11
01510 - Minao - Araba
(+34) 945 01 00 55
(+34) 945 29 80 34
ptalava@pt-alava.es
Euskadi: Goza Ezazu!
XHTML  CSS
CSS Apaingarria