CSS Apaingarria
CSS Apaingarria
CSS Apaingarria

Aurkezpena

Arabako Teknologi Parkea 1992. urtean eratu zen Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren bultzadaren eraginez, euskal enpresa-ehunaren dibertsifikazioa sustatzeko etorkizuneko enpresari begira eta eremu bakar baten ezaugarri hauek bilduz:

  • Arabako Teknologi Parkeak kokapen ezinhobea du: N-1. N-240, Vitoria-Gasteiz/Eibar Autobidea, eta Bilbo eta Aireporturako Autobideak bat egiten duten gunean hain zuzen ere. Kokapen egoki honi esker, Arabako Teknologi Parkea toki estrategikoa da enpresak ezarri eta garatzeko.

  • Dentsitate baxuko eraikinez osatutako abangoardiako hirigintza-garapena du Teknologi Parkeak, lorategiz apaindutako esparrua, ingurumen aldetik garbia, enpresa garapen berritzailearekin eta teknologikoarekin bateratzea ahalbidetzen duena. Elkartegia, berrikuntzarako giro egokia eskaintzen duten teknologia sektore desberdinetako puntako enpresa-unitateek osatzen dute; gainera, bertan kokatutako enpresentzat zerbitzurik aurreratuenak eskaintzen dira, segurtasuna, zaintza, komunikazio sareak, garraioak edota jardunaldien antolaketa.

  • Arabako Eraberrikuntza Industrialdea, CEIA, Teknologi Parkean kokatuta dago; eta Arkauteko nekazaritzako elikagaien Kanpusa Teknologi Parkean integratuta dago.


  • Arabako Teknologi Parkearen goitiko bista
  • Arabako Teknologi Parkea
  • Arabako Teknologi Parkea

CSS Apaingarria
Arabako Teknologi Parkea
Lumiere Anaiak, 11
01510 - Minao - Araba
(+34) 945 01 00 55
(+34) 945 29 80 34
ptalava@pt-alava.es
Euskadi: Goza Ezazu!
XHTML  CSS
CSS Apaingarria